XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hizkelkari aihurrik ere bada, hots, Bizkaian.

Ausarta banindadi, kitzikaño bat nezoke egin bakarrik.

Gogorra da, dorpea, askotan truskila, bizkaitarren euskara.

Garbiago zauku, leunago ere mendiez hunaindian derabilaguna, nahiz den gutien bat aberatsago hangoa.

Ahopaldia bertzalde luzeago, eta itzulika gehiagorekin, bizkaitarrek.

Irakurtzen dugularik, ezin adituarekin askotan buruan min emaiten dauku.

Ez dezakegu ere gaitzetsi gabe utz Altube, ixuriegi agertzen zaizkoten hitz batzu, frantsesez termes abstraits deritzakoten hetarik.

Oroit euskarak ez dituela den gutienik laket!.

AZKUE-ren ERANTZUNA.

Azkueren erantzupena laburra izan da eta erakaspenez lodi.

Adiarazi dako bere lagunari euskararen aberastasuna zenbat den nasaia esakun batzuetan: xederra beraz haritz zaharra, ez joan tarrapataka auzo mintzaien itzainetarat.

Ondorio onik baduke bertzalde, euskarari jarraikitzeak.

Bizkaiako ikastegietan haurrek geroago gehiago irakurtzen dute.

Ohartzetik maitatzea ez da urrun, ez eta maitatzetik maitearen edertu nahitzea.

Buruzagiek laguntzen dituzte ahal guziaz eskolemaileak.

Gizon argituek ez dakote herriko mintzaiari nihoiz erakutsi orai bezenbat atxikimendu.

J. E.ri ERANTZUNA S. ALTUBEK.

Euskaltzaindiratzean irakurri nuen nere lanari datxikola idatzi duzun irakurgai polita, pozik irakurri dut Eskualduna-ren 1790. zenbakian.

Lehenik, milesker, zure lan horretan, nik merezi baino gorespen handiagoz nitzaz mintzo zarelakotz... Hitz bi nik ere, zure idazki irakasgarriari.